II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Uharteko Udalak, 2005eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ollokilanda-Urbiko plan partzialeko M² eta D1 lurzatietako xehetasun azterlana, Areacea Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietateak sustatua, espedientean behar bezala eginbideturik dagoen testuari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. a) artikuluan ezarritakoarekin bat.
Uharten, 2005eko abenduaren 12an._Alkatea, Amparo Miqueleiz.
Iragarkiaren kodea: L0524207