5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEZAUN

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Udal honek, 2005eko azaroaren 28ko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez.

_Hasiera batez onestea Sardanariz alderdiko abeltzaintzako poligonoko hainbat herrilurren desafektazioa, horien erabilera honako esleipen hartzaile hauei lagatzeko: Miguel Angel San Martín Ijurco, Fermín San Martín Ijurco, Angel María Núñez Seguín eta Aurelio Ros Huarte jaunei, horiek guztiak baitira aipatu lurrekiko lurzati mugakideen titular.

_Espedientea jendaurrean uztea hilabetez, interesa dutenek hura aztertu eta, hala bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lezaunen, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, Carmen López Salanueva.

Iragarkiaren kodea: L0524154