I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
3643/2005 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko Mankomunitatearen 2006ko ur horniduraren tarifak onesten dituena.
Iruñerriko Mankomunitateak 2006. urterako ur horniduraren tarifak onartzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.
Ikusirik Merkataritza Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onartzeko egin eskaerari buruzkoa.
2005eko abenduaren 9an egindako bilkuran Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedaturikoari jarraikiz.
Dagokion organoaren titularra kanpoan dagoenez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatzeko, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak apirilaren 21ean eman zuen 42/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1._Iruñerriko Mankomunitatearen 2006ko ur horniduraren tarifa hauek onestea:
A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.
Kontagailuaren diametroa Lau hileko kuota
(mm) (euro)
13 bitarte 6,65
15 7,96
20 18,85
Hilabeteko kuota
(euro)
25 17,18
30 24,53
40 36,66
50 73,62
65 98,13
80 184,22
100 257,88
125 405,24
150 994,69
200 1.177,64
250 1.840,07
B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³ bakoitzeko.
1. tarifa._Etxeetarako erabilera eta hari lotutakoa. Ongintzako erakundeak, eskolak, unibertsitateak eta administrazio publikoak barne dira: 0,2362.
2. tarifa._Industria eta saltokietarako. Industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak barne. Erabilera kolektiboko kiroldegiak ere sartzen dira, ureztaketa izan ezik: 0,3590.
3. tarifa._Finka partikularretan ureztatze eta aisiarako egindako erabilera: 0,6138.
4. tarifa._Erabilera konbinatuen tarifak.
4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztatzea.
14 m³/hilabetea bitarte: 0,2362.
14-25 m³/hilabetea: 0,3590.
Gainerako kontsumoa: 0,6138.
4.2. Etxekoa-Merkataritza.
14 m³/hilabetea bitarte: 0,2362
Gainerako kontsumoa: 0,3590
4.3. Etxekoa-Ureztatzea.
14 m³/hilabetea bitarte: 0,2362.
Gainerako kontsumoa: 0,6138.
4.4. Merkataritza-Ureztatzea.
12 m³/hilabetea bitarte: 0,3590.
Gainerako kontsumoa: 0,6138.
5.1. tarifa._Iruñerriko udal zerbitzuak: 0,2362.
5.2. tarifa._Ureztatze publikoa eta erabilera publikoko lur pribatuetakoa (erakunde edo enpresa publikoek egiten duten nekazaritzako ureztaketa barne): 0,2584.
6. tarifa._Ur hornidura, Mankomuniteaz kanpoko toki entitateei (zisternetan egiten dena barne): 0,2847.
7. tarifa._Obretarako hornidura, edo zisternen bidezkoa: 0,6232.
8. tarifa._Ezkutuko ur-galeren ondoriozko kontsumoa: 0,2362.
C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.
Kontagailuaren diametroa Lau hileko kuotua
(mm) (euro)
30 9,14
40 17,57
50 27,42
65 36,55
80 68,62
100 96,07
125 150,97
150 370,59
200 438,72
250 685,52
2._Ateratzen den kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.
Tarifa horiek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
4._Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5._Ebazpen hau Nafarroan dauden Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.
6._Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
7._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2005eko abenduaren 28an._Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren ordezkoa, Joaquín Labiano.
Iragarkiaren kodea: F0600019