5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1896/2005 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimena ematen zaio "José María Moreno García" (NA-67) mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaileari titulartasuna eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistro zenbakia (310000242) aldatzeko, "Francisco Javier Moreno Sánchez" titularraren alde.

Ikusirik Larragako (Nafarroa) "José María Moreno García" mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaileak (NA-67 erregistro zenbakia duena eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan 310000242 zk. duena) titulartasuna aldatzeko eskabidea egin duela, "Francisco Javier Moreno Sánchez" titularraren alde.

Orain arteko titularrak, titular berriak eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko teknikariak sinatutako titulartasun aldaketaren egiaztapen aktaren arabera.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Mintegiko Mahatsondo Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 2008/2003 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat,

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea "José María Moreno García"k eskatutako titulartasunaren eskualdaketa, "Francisco Javier Moreno Sánchez" titularraren alde egiteko (44.629.682-E izanen du identifikazio fiskaleko zenbakia). Entitate berriak mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaile gisa erregistroko NA-67 zenbakia izaten segituko du, eta 310000242 zenbakia Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan.

2. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari eta Landare Ekoizpenaren Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0524772