II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ODIETA
Hasiera batez onetsirik Odietako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala
Odietako Udalak, 2005eko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:
1._Hasiera batez onestea, legezko gehiengoarekin, Odietako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Pedro José Guerendiain Cilvetik sustatua, hain zuzen ere Ziaurrizko 7. poligonoko 27. lurzatian, zabalpeneko hiri lurzoruko 3.106 metro karratu birkalifikatzeko lurzoru urbanizaezin gisa.
2._Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta, alegazioak aurkez daitezen; eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumenekoak diren gaien inguruan txostena egin dezan.
3._Erabaki hau igortzea interesatuari eta aldaketa Ziaurrizko Kontzejuaren txostenaren menpe jartzea.
Odietan, 2005eko abenduaren 13an._Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L0524623