5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FONTELLAS

2006ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak, 2005eko abenduaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Zerga-tasak

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,300.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,606.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3,9.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko udal indizea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: % 3,1eko portzentajea tarte guztietarako eta % 20ko karga tasa.

Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko dirusarrerak

Ureztapenak: 8 euro/erregua.

Tasak eta prezio publikoak

Konpultsa: 2 euro.

Fotokopia: 0,2 euro.

Egiaztagiria: 1 euro.

Fax orria: 0,50 euro.

Lurzati zedula: 1 euro.

Udal planaren kopia, euskarri informatikoan (disketea edo CD ROMa): 15 euro.

Ezkontza zibilaren tasa: 10 euro erroldaturik daudenendako; 50 euro erroldatu gabeendako.

Nitxoak: 487 euro.

Pasabideak: 54,50 euro.

Igerilekuak:

_Lagun baten abonua: 45 euro.

_Erroldatu gabeko lagun baten abonua: 61 euro.

_Erroldatu gabeko lagun baten abonua, hilabetekoa: 27 euro.

_2 lagunen abonua: 68 euro.

_Erroldatu gabeko 2 lagunen abonua: 91 euro.

_3 lagunen abonua: 91 euro.

_Erroldatu gabeko 3 lagunen abonua: 115,50 euro.

_4 lagunen abonua: 108,50 euro.

_Erroldatu gabeko 4 lagunen abonua: 133 euro.

_5 lagunen abonua: 115 euro.

_Erroldatu gabeko 5 lagunen abonua: 145 euro.

_Haurren sarrerak (4-10 urte): 2 euro.

_Helduen sarrerak: 6 euro.

_Deskontuak 65 urtetik goitiko lagunendako abonuetan: % 50.

Gimnasioko eta pilotalekuko abonuak:

_20 saioko abonuak: 30 euro.

_4 saioko abonuak: 6 euro.

Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

_Kirol askotarako barreneko pista: 15 euro/ordua.

_Futbol zelai handia: 35 euro/ordua.

_7ko futbol-zelaia: 23 euro/ordua.

_14 urtez azpikoak, Fontellasko Udalean erroldatuak: dohainik.

Kalea obretarako okupatzea: 0,40 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia: eraikin berriak: 164 euro; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 110 euro.

Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 164 euro.

Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Jaietako saltokiak, barrakak, etab.: 0,40 euro/metro karratua/eguna.

6/1990 eta 2/1995 Foru Legeetan ezarritakoarekin bat, erabaki hori eta dagokion espedientea Udalaren bulegoetan egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek azter ditzaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin; behin betiko onetsitzat joko da alegaziorik aurkezten ez bada.

Fontellasen, 2005eko abenduaren 15ean._Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L0524457