II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
IRURRE
2006ko aurrekontua hasiera batez onetsirik
Kontzejuak 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean, 2005eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, horretarako legezko gehiengoa zuela.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, aipatu aurrekontuak Kontzejuko idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aurrekontu hori, arestian aipatu arauen artikuluek ezarri bezala.
Irurren, 2005eko abenduaren 5ean._Kontzejuko burua, Alberto Azanza Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L0524722