I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
559/2005 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Larragako Alvaro García Suescun jaunari mintegiko mahatsondo landareen ekoizle-ugaltzaile titulua eman eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan (310000294 zk.) sartzen duena.
Ikusirik Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendariaren txostena, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle-ugaltzaile titulua ematearen aldekoa eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan sartzearen aldekoa (310000294 zk.).
Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Mintegiko Mahatsondo Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 2008/2003 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat,
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Mintegiko mahatsondo landareen ekoizle-ugaltzaile titulua ematea eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan (310000294 zk.) sartzea.
2. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentrora eta Landare Ekoizpenaren Bulegora igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2005eko apirilaren 26an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F0524260