5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E L K A N O

2005eko aurrekontuko I. aldaketaren espedientea hasiera batean onetsirik, soberakin negatiboari aurre egiteko

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2005eko azaroaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontuko I. aldaketaren espedientea, hain zuzen ere 2004ko ekitaldiko gertatu den diruzaintzako soberakin negatiboari aurre egiteko, deuseztapen bidez beheitituz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 223 eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko; hala, herritarrek eta interesatuek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2005eko azaroaren 1ean._Kontzejuko burua, José M.ª Orbaiz.

Iragarkiaren kodea: L0524307