5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2005eko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea behin betikoz onetsirik

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2005eko uztailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2005ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea. Hura 2005eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 7an. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gaberik iragan denez, 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betikoz onetsi da, eta 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betiko onespena iragartzen da. Laburpena aipatutako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Tuteran, 2005eko azaroaren 29an._Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0524274