5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E Z K A R O Z E

2006. urterako zergak

Ezkarozeko Udalak, 2005eko abenduaren 5eko bilkuran, erabaki zuen 2.006. urterako udal zergetako karga tasa, indize, koefiziente eta portzentajeak onestea. Hona hemen:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: bere horretan gelditu da, % 0,22.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: bere horretan gelditu da, % 0,75.

_Ur kontsumoaren prezio publikoa bere horretan utzi da: 0,43 euro/m³/urtea gehi BEZa; kuota finkoa ere bere horretan gelditu da: 12,02 euro gehi BEZa. Tributu hau arautzen duen ordenantza aldatu da eta, beraz, eskatzen den ur hartune berri bakoitzagatik 180,30 euroko kuota ordaindu beharko da.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: bere horretan gelditu da, % 2.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea bere horretan gelditu da.

_Etxeetako egur loteak: bere horretan utzi da, hau da, lote bakoitzak 38 euro balio du.

_Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen prezioak.

_Lurzorua, hegalkina eta zorupea okupatzeko tasak, Iberdrolak eta Enagas-ek pagatzen dituztenak: NUKFak ezartzen dituen prezioak.

_Uraren saneamenduko saria: Nafarroako Parlamentuak ezartzen dituen prezioak; honako hauek izan dira aurten: 0,27 euro/m³, etxebizitzetan kontsumitutako ura denean, eta 0,34 euro/m³, bertzelako kontsumoetan.

_Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zerga, lehen bezala: Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxieneko koefizienteak eta tasa, gutxienekoa, hots, ehuneko 8.

_Merkataritza ez egonkorra bere horretan utzi da: 0,60 euro/eguna, astean behin edo bitan etortzen direnendako. 1,20 euro/eguna, aldian-aldian etortzen direnendako. 30,05 euro bestetan etortzen direnendako.

Hori dena argitara emanez orori jakinarazten baitzaio, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin.

Ezkarozen, 2005eko abenduaren 7an._Alkate udalburua, Araceli Eseverri Barber.

Iragarkiaren kodea: L0524211