5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERGOIENA

2006ko karga-tasak

Ergoienako Udalak, 2005eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen zergak direla-eta 2006ko ekitaldirako hauek ezartzea:

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,45.

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,35.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak emandako gutxieneko tarifak.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

Sortzapenaren unean lurrek duten balioaren gainean, ondoren aipatzen diren tasak eta portzentajea:

1-5 urte bitarteko aldia, % 2,8 eta karga-tasa % 10.

10 urte bitarteko aldia, % 2,6 eta karga-tasa % 9,7.

15 urte bitarteko aldia, % 2,1 eta karga-tasa % 9,2.

20 urte bitarteko aldia, % 2 eta karga-tasa % 8,2.

Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

Ergoienan, 2005eko azaroaren 25ean._Alkate udalburua, Fernando Etxauri Gallardón.

Iragarkiaren kodea: L0524663