5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 23/2005 aldaketa hasiera batean onetsirik

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2005eko aurrekontu orokorreko 23/2005 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia onesteari buruzkoa. Hori guztia, Udalaren 2005eko aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2005eko abenduaren 13an._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0524219