II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
T U T E R A
Lizitazio iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak erregulatzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako deialdia egitea. Hona hemen:
Kontratuaren xedea: Tuterako udal artxiboan dauden dokumentuak digitalizatu eta mikrofilmatzeko laguntza.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, tramitazio arruntarekin.
Kontrataziorako oinarrizko aurrekontua: 50.000 euro, BEZa barne.
Baldintzen plegua eta proposamen eredua: lizitatzaileen eskura dago Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Udaletxean baitago (Plaza Vieja, 1), goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara jarraian, astelehenetik ostiralera, eta bederatzi eta erdietatik ordu bata eta erdietara larunbatetan.
Behin-behineko bermea: hasierako aurrekontuaren % 2.
Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Udaleko erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Egiteko epea: urtebete; hiru urte arte luzatu ahalko da.
Tuteran, 2005eko abenduaren 2an._Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0524707