I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
1321/2005 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan arauturiko ikasketaren bat ematen duten Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzeko deialdia arautzen duena.
Osasuna Sustatzeko Eskolen Sarea Osasunaren Mundu Erakundeko Europako Eskualde Bulegoak, Europar Batasuneko Batzordeak eta Europako Kontseiluak bultzaturiko proiektu bat da. Haren helburua eskola osasuntsuak lortzea da, hezkuntza komunitate osoari bizimodu osasuntsuak izaten laguntzeko, osasuna sustatzeko giroan.
Gure autonomia erkidegoan komeni da Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarea bultzatzea. Horrek Hezkuntza Departamentua behartzen du deialdi publiko bat egitera, sare horretan sartzeko interesa duten ikastetxeek erabaki hori hartu ahal dezaten, Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sareko abiapuntuko agirian xedatu bezala.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena._Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek, Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean parte hartu ahal izateko, ebazpen honetan xedatutakoa bete beharko dute.
Bigarrena._Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarearen eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren _koordinatzaile nazionalaren_ gomendioei jarraituz, komenigarritzat jo da sare horretan sartzeko ikastetxeek, gutxienez ere, irizpide hauek biltzea beren hezkuntza proiektuan:
1. Ikasle guztien autoestimua bultzatu, haien adimena eta besteekiko harremanak garatu eta nork bere erabakiak hartzeko prestatzea.
2. Eskolako ingurunea hobetzea, osasun eta segurtasun arloetan neurriak hartuz, neurri horiek betetzen diren begiratuz eta kudeatze egitura egokiak ezarriz, behar baldin badira.
3. Ikastetxearen, familiaren eta komunitatearen arteko harreman estuak bultzatzea.
4. Elkarturiko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen artean lankidetza harremanak ezartzea, osasun hezkuntzako programa koherenteak prestatzeko.
5. Irakasleei osasun kontuetarako funtsezko eginkizunak eman eta Osasun Hezkuntzan dagokien ardura handitzea, osasuna sustatzeko prestakuntza egokia emanez.
6. Osasun Hezkuntzako programari laguntzeko osasun zerbitzuen hezkuntza gaitasuna baliatzea eta hezkuntza, gizarte eta osasun arloetako zerbitzuen erantzukizun banatua eta lankidetza estua bultzatzea.
7. Osasuna Sustatzeko curriculumak aukerak eman beharko ditu bizitzako funtsezko ohiturak ikasi, ulertu eta hartzeko, eta oraingo eta geroko beharretara egokitu beharko da.
8. Egin beharreko ekintzetan lan osasunari loturiko arloak eta ikastetxean arriskuei aurrea hartzeko neurriak biltzea.
Ikastetxeek beren beharrei edo beren plan estrategikoetan osasun arlorako aipatzen diren lehentasunei buruz beste irizpideren bat biltzen ahalko dute.
Hirugarrena._Deialdian parte hartzeko betebeharrak.
Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzen diren ikastetxeentzat funtsezko baldintza da ikastetxea osasuna bultzatzeko toki bihurtzea eta betebehar hauek onartzea:
_Eskola osasuntsuko proiektu bat hiru urterako garatzea.
_Proiektuak, helburu gisa behintzat, lehen aipatu diren irizpideak bildu beharko ditu.
_Proiektuaren txosten bat idaztea, urtero, ikasturte bakoitza bukatutakoan, haren egoera ezagutarazteko (II. eranskina). Horrela, ikastetxeko hezkuntza proiektuan, etapako curriculum proiektuetan eta urtean urteko programazio orokorretan emeki-emeki sartuz joanen da.
_Azken memoria bat prestatzea (ikusi III. eranskina), hiru urteren buruan, aplikatu deneko denbora guztian lorturiko helburuak ebaluatzeko. Agiri horrek hirugarren kurtsoari dagokion urteko txostenaren edukia bilduko du eta ikastetxearen eguneroko bizitzako "normaltze eta orokortze" unean garrantzitsutzat jotzen diren kontuak zuzentzeko balio dezake, beharrezkoa bada.
_Ikastetxe bakoitzean proiektuaz arduratzen den lantalde bat osatzea. Horrek proiektua koordinatzen duen pertsona bat izanen du, irakasleen klaustroko kideen artetik izendatua. Lantalde horrek bere gain hartuko ditu Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sareari loturiko jarduerak ulertarazteko eta emaitzak ebaluatu eta zabaltzen laguntzeko lanak.
_Eskualdeko Osasun Kontseiluak onetsiriko proiektua, halakorik bada.
_Hezkuntza komunitatearen gutxieneko parte-hartzea: irakasleen %25, ikasleen %25 eta, ahal dela, ikasleen gurasoen elkarteen ahalik eta ordezkari gehien, ikastetxearen konpromiso instituzionala barne, Klaustroak eta Eskolako Kontseiluak onetsi behar dute eta.
_Osasun eskualdeko gizarte eta osasun arloetako langileen parte-hartzea.
_Erakundeen arteko parte-hartzea.
Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarean sartzeko hautagai diren ikastetxe berrien lan proiektuak puntu hauek bildu beharko ditu:
_Osasuna sustatzea izanen du xede.
_Osasun hezkuntzaren hastapen eta metodoekin bat etorriko da. Horrek berarekin dakar:
_Ikastetxeko inguruneko osasun arazoen azterketa kritikoa.
_Konponbideak bilatzea eta atzematen diren osasun arazoak konpontzeko ekintza zehatzak bultzatzea.
_Parte hartzeko ildoak programatu, segimendua egin eta ebaluatzea, hezkuntza komunitate osoa elkarlanean arituz, baita ikastetxea dagoeneko udalerrian eta autonomia erkidegoan hezkuntzari eta osasungintzari loturik dauden kideak ere elkarlanean arituz.
_Osasunaren inguruko gaitasunak eta norberaren erantzukizuna garatzea.
_Ikastetxeen, osasun etxeen, gizarte eta osasun arloetako bestelako zerbitzuen, lanbide askotako lantaldeen eta abarren arteko lankidetzarako baliabide sistematikoak ezartzea.
Proiektuak atal hauek bildu beharko ditu:
_Aukeratu den proiektuaren arrazoiak.
_Testuinguruaren azalpena.
_Lehentasunak ezartzea.
_Helburuak.
_Jarduerak.
_Metodologia.
_Epeak.
_Ebaluatzeko irizpide eta prozedurak.
_Aurreikusiriko antolamendu mota eta funtzionamendua.
Sarean sartu nahi duten ikastetxeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
_Parte hartzeko eskabidea eta, horrekin batera, Klaustroak eta Eskola Kontseiluak parte-hartzea onetsi eta ikastetxeko koordinatzaile arduradun bat izendatzeko eginiko aktak; halaber, lankidetzarako agiriak (1. eranskina).
_Eskola osasuntsurako proiektua, hiru urterako, lehen aipatutako betebeharrak biltzen dituena.
Proiektua paperean eta euskarri informatikoan aurkeztuko da.
Laugarrena._Eskaerak aurkezteko tokia. Osasuna Sustatzeko Eskolen Nafarroako Sarean sartzeko interesa duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta egoki diren agiriak, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari zuzendurik.
Bosgarrena._Eskabideak aurkezteko epea. Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskabidea.
Seigarrena._Ikastetxeen hautatzea. Autonomia Erkidegoko Koordinazio Batzordeak edo horrek bidezkotzat jotzen duen organoak baloratuko ditu proiektuak.
Zazpigarrena._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Zortzigarrena._Ebazpen hau eta bere eranskinak Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura eta Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2005eko abenduaren 20an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
I. ERANSKINA
Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarea
Parte hartzeko eskabidea
................................ jaunak/andreak, ...................(e)ko (........................) ..................... ikastetxeko zuzendaria den aldetik,
Eskatzen du, ......(e)an eginiko Eskolako Kontseiluak eta ....(e)an eginiko Irakasleen Klaustroak onetsi ondoren, Osasunaren Mundu Erakundeko Europako Eskualde Bulegoak, Europar Batasuneko Batzordeak eta Europako Kontseiluak bultzatzen duten "Osasuna Sustatzeko Eskolen Europako Sarea" izeneko proiektuan parte hartzea.
Horretarako, ikastetxe honek agiri hauek aurkezten ditu:
_Eskola Kontseiluaren eta Klaustroaren aktak.
_Lankidetzarako agiria: (esan zer erakunderekin).
Horrekin batera, ........................ jn./and., Klaustro honetako irakaslea, proiektuko koordinatzaile arduradun izendatu da.
.............(e)n, 2005eko ............aren ....(e)an
Stua ..........................................
Ikastetxeko zuzendaria
II. ERANSKINA
Proiektuaren urteroko txostena prestatzeko eskema
1. Ikastetxearen antolamendua osasun hezkuntzarako edo osasunaren sustapenerako proiektua garatzeko.
2. Eginiko jarduerak. Hasiera bateko asmo eta epeak noraino bete diren.
3. Metodologia.
4. Baliabideak eta langileak.
5. Proiektuaren ebaluazioa eta bertan eginiko doiketak.
.............(e)n, 2005eko ............aren ....(e)an
O. E. Ikastetxeko Ikastetxean proiektuaren
zuzendaria ardura duen koordinatzailea
III. ERANSKINA
Proiektuko azken memoria prestatzeko eskema
1. Proiektua zein ingurutan garatu den: horren ezaugarri orokorrak eta kasuan kasukoak.
2. Proiektuko helburuak betetzea:
_Hasiera batean proposatuak.
_Proiektua bukatzean lortuak.
3. Proiektuko parte-hartzaileak: irakasleak, osasun langileak, hezkuntza komunitatekoak (ikasleen gurasoen elkarteak, etab.). Erakundeak.
4. Eginiko jarduerak:
_
_
_
5. Proiektuan izaniko aldaketak hura egiten ari zelarik:
_Helburuak.
_Edukiak.
_Jarduerak.
_Metodologia.
_Baliabideak.
_Ebaluazioa.
_Bestelakoak.
6. Proiektuan zehar erabilitako ebaluazio prozesuaren laburpena.
7. Ondorioak: proiektuan lorturikoa, emaitzak eta aurrera egiteko aukerak.
8. Prestaturiko materialak.
............(e)n, 2005eko ...........aren .....(e)an
O. E. Ikastetxeko Ikastetxean proiektuaren
zuzendaria ardura duen koordinatzailea
Iragarkiaren kodea: F0524750