5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

3079/2005 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi, prozeduratik lanpostu bat kendu eta epaimahaiko idazkaria aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 19ko 2272/2005 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan psikologo izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko urriaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 122. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, 7532 lanpostua deialditik kentzea, lanpostu horri orain arte burutza batean zegoen langile bat atxiki baitzaio, eta epaimahaiko idazkaria aldatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Familia Zuzendaritza Nagusiko 7532 zenbakiko lanpostua deialditik kentzea, lanpostu horri orain arte burutza batean zegoen langile bat atxiki baitzaio.

3. Epaimahaiko mahaikide-idazkaria aldatzea, lan hori Tomás Rodríguez Garraza jaunak hartuko baitu, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Kalitaterako Ataleko buruak.

4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ECHANIZ GOÑI, MIGUEL

GUILLEN HERRERO, MARIA PILAR

PINA GONZALEZ, OSCAR

Baztertuak:

3.1.c) baldintza ez betetzeagatik eta eskabidea epez kanpo aurkezteagatik:

REBOLE ARMENDARIZ, ROBERTO

3.1.c) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

ANTOÑANA SAINZ, BLANCA

LOYARTE ESPARZA, ZURI

Iragarkiaren kodea: F0524837