48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Oronozko AR-2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak hasiera batez onetsita

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2006ko otsailean egindako bilkura arruntean, Oronozko AR-2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Baztanen, 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0605021