48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERIAIN

UR-9 unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onetsita

Beriaingo Udaleko alkateak martxoaren 20an emandako 35/2006 Ebazpenaren bitartez onetsi zen behin betiko Beriaingo Udal Planeko UR-9 unitatea birzatitzeko proiektua, Gerardo Oroz Arraiza jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Beriainen, 2006ko martxoaren 21ean._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0604980