48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita

Eguesibarko Udaleko alkate-udalburuak ebazpen bat eman zuen 2006ko martxoaren 16an, Gorraizko C.5 unitateko (31. lurzatia) xehetasun azterlana hasiera batez onesten duena, Rafael Rojas Gallardo jaunak, La Guareña, S.A.ren izenean, sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0604921