48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUGARRAMURDI

Zugarramurdiko UE8 unitateko aldaketa hasiera batez onetsirik

Zugarramurdiko Udalak, 2006ko otsailaren 24an egindako bilkuran, Zugarramurdiko 8. exekuzio unitateko (UE8) aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143., 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Zugarramurdin, 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0604884