48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

Udal Planeko 7.3 U.E. unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2006ko martxoaren 23ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen U.E. 7.3 unitatea urbanizatzeko proiektua, Jorge Nuñez Monar arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2005eko azaroaren 8an ikus-onetsia.

Proiektua hasiera batez onetsi zen Udalak 2006ko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, eta behar den iragarkia argitaratu zen 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 8an, jendaurreko epean alegaziorik jaso gabe.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0605239