48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

Udal Planeko 7.3 eta 7.4 unitateak birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2006ko martxoaren 23ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Kasedako Udal Plan Orokorreko 7.3 eta 7.4 exekuzio unitateak birzatitzeko proiektua.

Birzatiketa hasiera batez onetsi zen Udalak 2006ko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, eta behar den iragarkia argitaratu zen 2006ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 1ean, jendaurreko epean alegaziorik jaso gabe.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0605238