48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

Exekuzio unitateen birmugapena. Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2006ko martxoaren 23ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Kasedako Udal Plan Orokorreko 7.3 eta 7.4 exekuzio unitateen birmugapena, Jorge Nuñez Monar arkitektoak izenpeturiko agiriekin bat, EHAEOk 2005eko azaroaren 21ean ikus-onetsi baitzituen.

Birmugapena hasiera batez onetsi zen Udalak 2006ko urtarrilaren 16ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, eta behar den iragarkia argitaratu zen 2006ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 3an, jendaurreko epean alegaziorik jaso gabe.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0605237