48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko aldaketa xehekatua, Allozko AA10ari dagokiona

Udalak, 2006ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:

Lehenengoa._Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntual xehekatu bat, Allozko AA10ari dagokiona.

Bigarrena._Espedientea jendaurrera ateratzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, hala, hilabeteko epean, nahi duen orok hura aztertzeko aukera izan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Hirugarrena._Halaber, eta jendaurrera ateratzearekin batera, hasiera batez onetsitako espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, hari buruzko txostena eman dezan.

Laugarrena._Jendaurreko epea iragan eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere txostena egin ondotik, Udalbatzak behin betiko onespenari buruzko ebazpena emanen du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, Aritzalako Nueva karrikako 22an, bulego orduetan.

Aritzalan, 2006ko otsailaren 28an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0605196