48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Gobernu Batzarrak, 2006ko otsailaren 20ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"1._Hasiera batez onestea 21-A exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, José Ignacio Navarro Mendinueta jaunak sustatua Nagoico, S.L. enpresaren legezko ordezkaria den aldetik, eta San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketari jarraikiz (Ana Carmen Martínez de Andrés eta José M.ª Ilundain Arregui arkitektoek prestatutako proiektuari jarraikiz, determinazio xehekatu batzuk ukitzen baititu eta UE-21 eta UE-22 exekuzio unitateetako (A-14 eremu homogeneoan) eta UE-26 exekuzio unitateko (A-15 eremu homogenoan) esparruak aldatzen, UE-21 berriarendako xehetasun azterlanaren pareko antolamendua ezarriz); 2005-12-21eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsi zen hasiera batez aldaketa hori.

2._Interesatuei jakinaraztea ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 141. artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki honek eragina izanen duela baldin eta erabaki honen 1 puntuan aipatzen den Arau Subsidiarioen aldaketa behin betikoz onesten bada, hura betearaztea baita hasiera batez onesten den betearazpen-tresna honen helburua.

3._Espedientea jendaurrean egotea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

4._Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta iragarki oholera igortzea; argitara eman dadin.

5._Erabaki hau ukituak gertatzen diren erregistroko jabeei jakinaraztea, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten."

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, Emilio I. Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0605171