48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORONZ

Bake epaile ordezkoaren hautaketa

Orontzeko bake epaile ordezkoak karguari uko egin dioenez, deialdi publikoa iragartzen da, kargua betetzeko interesa dutenek eskabidea aurkez dezaten Udal honetan. Eskabidean adierazi beharko dute betetzen dituztela Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Eskabideak aurkezteko epea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan bukatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orontzen, 2006ko martxoaren 4an._Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0605084