48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea

Berako Udaleko alkateak, 2006ko martxoaren 24an emandako ebazpenan, Nicasio Goñi Mitxelenak aurkeztutako UE2-ko xehetasun azterlana hasiera batez onetsi zuen.

Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 74. eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2006ko martxoaren 27an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0605226