48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

Urbanizazio proiektua hasiera batez onestea

Berako Udaleko alkateak, 2006ko martxoaren 24an emandako ebazpenan, Nicasio Goñi Mitxelenak aurkeztutako UE2ko Urbanizazio Proiektua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 76 eta 134. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2006ko martxoaren 27an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0605225