48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AGOITZ

URI-1 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Udalak, 2006ko martxoaren 16ko bilkura berezian, hasiera batez onestea erabaki zuen URI-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Euskal Herriko Arkitektoen elkargo ofizialak ikus-onetsia, Luis Goñi Iturralde arkitekoak sinatua eta Itoitz-Nafarroako Ubidea fundazioak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesaturik dauden guztiek komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten epe horretan.

Agoitzen, 2006ko martxoaren 30ean._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0605797