48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

URZAINKI

Obra kontratazioa

Urzainkiko Udalak, 2006ko martxoaren 30eko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, deialdi publikoa egin du ondoko obra hau esleitzeko:

1._Xedea: "Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura lanak Frontón kalean (Iriartea, Irigoiena eta Iribarrena auzoak) eta Arriba kalean (Urgruñea auzoa).

2._Esleitzeko prozedura: irekia.

3._Esleitzeko modua: lehiaketa.

4._Izapidaketa: arrunta.

5._Hasierako prezioa: 309.506,88 euro (BEZa barne).

6._Kontratistaren sailkapena: G taldea, 3 edo 6 azpitaldea, d) kategoria, eta E taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria.

7._Behin betiko bermea: esleipenaren prezioaren % 4.

8._Proposamenen aurkezpena: proposamenak aurkeztu ahalko dira legez onartutako prozeduretako edozeinen bidez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita sei egun natural igaro ondotik heldu den lehenbiziko egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen. Dena den, egun hori larunbata edo igandea bada, epea hurrengo astelehenean bukatuko da.

9._Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Irekitzeari dagokionez, berriz, aipatu epea bukatu eta borzgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bietan irekiko dira, Herriko Etxean. Egun hori larunbata edo igandea bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.

10._Agiriak: baldintza partikularren orriak eta obren proiektua ikusgai daude udal idazkaritzan, bulego orduetan, eta Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, 10, Iruña), interesatuen eskura.

Urzainkin, 2006ko apirilaren 5ean. Alkate udalburua, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: L0605923