48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Obra kontratua, Kirol Hiriko igerileku estalietan diren akatsak konpontzeko

Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko martxoaren 24an egin bilkuran, Hirigintzako Zinegotzigo delegatuak proposatuta, erabaki zuen Tuterako igerileku estalietako akatsak konpontzeko obrak kontratatzeko espedientea abiaraztea. Enkante irekiaren bidez adjudikatuko da, izapidaketa arruntarekin eta klausula administratibo partikularren pleguak zuzenduko du.

Aurrekontua: 373.526,98 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 7.470 euro.

Eskaintzak noiz aurkeztu: 15 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gutunazalak igorriko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, eta, orobat, enkantean parte hartzeko eskabidea ere aurkeztuko da, Tuterako Udalari zuzendua.

Baldintzen plegua: Tuterako Udalean, Hirigintzan (948 417131 telefonoa) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (948 417100 telefonoa) eta www.tudela.es web orrian.

Txosten Tekniko Baloratua: Copistería Teco, Eza kalea, 4. zenbakia, 948 827444 telefonoa.

Obrak egiteko epea: bi hilabete.

Enpresaren edo kontratistaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, E kategoria.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko apirilaren 4an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0605631