48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa publikoaren deialdia, Gazteluko Plazako aparkalekuaren zerbitzu publikoaren eta laguntzaren kontzesioa kontratatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko apirilaren 11n hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egiten da, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Gazteluko Plazako aparkalekuaren zerbitzu publikoaren eta laguntzaren kontzesioa kontratatzea.

Kontratuaren iraupena: 50 urte.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Behin-behineko bermea: 340.000 euro.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean eta osagarrietan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak baimentzen duen edozein tokitan, 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen agirian aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen agiria lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2006ko apirilaren 11n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0606311