48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa publikorako deialdia, José María Huarte, Nicasio Landa eta Mendillorri-Elorri ikastetxe publikoetan hainbat lan egiteko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko apirilaren 4an hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egiten da, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: José María Huarte, Nicasio Landa eta Mendillorri-Elorri ikastetxe publikoetan egin beharreko hainbat lan.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 2 eta 4. azpitaldeak, a kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 232.878,28 euro.

Obrak egiteko epea: gehienez ere, laurogeita hamar egun natural.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean eta osagarrietan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen agiria lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2006ko apirilaren 5ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0605867