48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OTSAGABIA

Lehiaketa, U.A.1.1.A unitatea urbanizatzeko

Otsagabiko Udalak, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa egin nahi du, U.A.1.1.A exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuko obrak egiteko, betiere dagoen dokumentazio teknikoari jarraikiz.

Xedea: U.A.1.1.A urbanizatzeko proiektua.

Prezioa: 402.480,50 euro (BEZa barne).

Obrak burutzeko epea: 4 hilabete.

Behin-behineko bermea: 8.049,61 euro.

Sailkapena.

A taldea, 2. azpitaldea, c kategoria.

E taldea, 1 azpitaldea, c kategoria.

G taldea, 6. azpitaldea, c kategoria.

Proposamenak udal bulegoetan aurkeztuko dira, hogeita zazpi egun naturaleko epearen barrenean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko 14:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: dokumentazio orokorra biltzen duen gutunazala ireki eta hurrengo seigarren egun baliodunean, eguerdiko 13:00etan.

Klausula administratibo partikularren eta teknikoen agiria interesatuen eskura dago udal bulegoetan. Proiektua ere bertan izanen dute.

Otsagabian, 2006ko martxoaren 27an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0605545