48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OBANOS

Obra lizitazioaren iragarkia

Obanosko Udalak 2006-03-28ko osoko bilkuran hartu erabakiari jarraituz, kontratista hautatzeko deia egiten da "San Lorenzo eta San Juan kaleetako urbanizazioa eta argiak" izeneko proiektuko obrak egiteko. Lehiaketa eginen da; honelakoa:

Adjudikazioa egiten duen entitatea: Obanosko Udalaren osoko bilkura.

Kontratuaren xedea: "San Lorenzo eta San Juan kaleen urbanizazioa eta argiak" izeneko obrak egitea, lau hilabeteko epean.

Tramitazioa, adjudikatzeko bidea: arrunta eta lehiaketa bidezkoa.

Hasierako prezioa: laurehun eta laurogeita hamasei mila zazpiehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta laurogeita hamabi zentimo, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2 izanen da.

Pleguak eta proiektuak ikusgai: ikusgai izanen dira egun baliodunetan Obanosko Udalean eta Iruñeko Color Digital dendan (Fuente del Hierro, 31).

Enpresaren sailkapena:

_I taldea, 09. azpitaldea, b kategoria.

_G taldea, 06 azpitaldea, D kategoria.

Eskaintzen aurkezpena: Obanosko Udaleko erregistro orokorra, Foruen plaza, 1, 31151-Obanos.

Eskaintzak aurkezteko epea: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita sei egun naturalean.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko: Obanosko Udalean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun naturalean, 13:00etan, balioduna bada, eta bestela, hurrengo egun baliodunean.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Obanosen, 2006ko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0605577