48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ENERITZ

Enerizko lurzatiak besterentzeko enkatea

Enerizko Udalak 2006ko martxoaren 9ko osoko bilkuran hala erabakita iragartzen da udal jabaria enkantean salduko dela. Hona hemen zehaztasunak:

Adjudikazioa egiten duen entitatea: Enerizko Udalaren osoko bilkura.

Kontratuaren xedea: Enerizko UO-40ko 14. eta 15. lurzatien udal jabaria saltzea.

Adjudikatzeko bidea: ahozko posturen bidezko enkantea, legearen araberako sesteoarekin.

Hasierako prezioa eta gora jotzeko posturak.

1. lotearen hasierako prezioa: 72.121,45 euro.

2. lotearen hasierako prezioa: 72.121,45 euro.

Hasierako prezioa gora baino ezin da hobetu, bostehun euroko posturatan.

Behin-behineko bermea: 1.500 euro.

Behin-behineko bermea ezartzeko epea: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean ezarriko da bermea. Hortik aurrera ez da bermea ezartzerik onartuko.

Enkantean parte hartzeko baldintzak: gaitasun-aitorpena aurkeztu beharko da, klausulen orrian aipatzen den ereduaren araberakoa, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, bermea ezarri dela egiaztatzen duen agiriarekin batera.

Enkantea noiz eta non eginen den: bermeak ezartzeko epea amaitu ondoko laugarren egun baliodunean, 12:00etan, eginen da Udaletxean, herriko Kale Nagusian, hain zuzen.

Baldintza orriak jendaurrean: Enerizko Udalean egonen dira ikusgai, egun baliodun guztietan, eta baita Info-Localen ere; telefonoa: 012.

Eneritzen, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0605774