48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GAZTELUBERRI

Oihan enkantea

Gazteluberriko Udalak, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

2005eko oihan plana

Lote bakarra._"Fuente Fría" alderdian, 405 ler gorri, 607,18 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 29.174,99 euro.

Enkantea Gazteluberriko Herriko Etxean eginen da, hamabosgarren egun baliodunean, goizeko hamarretan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Enkantean parte hartu ahal izateko, aurretik honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

_Enpresaren sailkapen agiria.

_Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen orriak interesatuen eskura egonen dira udal idazkaritzan.

Gazteluberrin, 2006ko martxoaren 20an._Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0605551