48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASCANTE

Cascanteko futbol zelaiko obren kontratazioa

Modalitatea: enkantea.

Tramitazioa: presakoa.

Xedea: Cascanteko futbol zelaiaren proiektuan zehazturiko obrak, Javier Sanz Arellano arkitekto teknikoak prestatutako proiektua baita.

Lizitazioaren aurrekontua: ehun eta hogeita hamalu mila laurehun eta hemezortzi euro eta berrogeita hamalau zentimo (134.418,54 euro), BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: lizitatzaileek 13 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dituzte euren proposamenak, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren % 2.

Enpresaren sailkapena:

_A taldea, 2. azpitaldea, b kategoria.

_E taldea, 1. azpitaldea, b kategoria.

Obrak egiteko epea: 4 hilabete.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren orria lizitatzaileen eskura daude Cascanteko Udalaren bulegoetan eta Tuterako Sagasti kopia dendan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, Cascanteko Udalaren iragarki oholean behar den garaian jakinaraziko diren lekuan eta egunean, gutienez 48 ordu lehenago jakinarazi ere.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ..................., adinez nagusia; N.A.N. zk.: ................, sorteguna: ..................., sorterria: ................., bizitokia: ............., karrika: ..............., telefonoa: ..............., bere izenean edo ordezkatzen duen enpresarenean arituz, aditzera ematen du ............ eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaren berri izanik, konpromisoa hartzen duela aipatu kontratua .......... euroko prezioan betetzeko, BEZa barne, izan ere, ados dago ............ obren kontratua enkantean adjudikatzeko eskatzen diren beharkizun eta baldintza guztiekin, administrazio klausulen orriarekin, agindu teknikoen orriarekin, obra proiektuarekin eta segurtasun eta osasun proiektuarekin.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2006ko apirilaren 4an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0605762