48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Kontratua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da obra kontratu hau esleitu dela, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko martxoaren 17ko bilkuran hartu erabakiaren bidez:

Xedea: "Barañaingo Pedro Bidagor kaleko eta Ezkien plazako argien instalazioa eraberritzea" izeneko obrak kontratatzea.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez eta ohiko tramitazioa.

Esleipenaren prezioa: 159.286,25 euro, BEZa barne.

Esleipen hartzailea: Sociedad Ibérica de Construcciones Eléctricas, Sice.

Argitara ematen da, aipatutako xedapenean jasotako aginduak betetzeko.

Barañainen, 2006ko martxoaren 17an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0605126