48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

648/2006 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Administrazioaren eta Langileriaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat (67001) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 22ko 1849/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 44 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak ziren. Deialdia 2005eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 152. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Administrazioaren eta Langileriaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat (67001) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

GALLEGO MARTINEZ, ANGEL

RESANO ECHEVERRIA JOSE CARLOS

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Alberto Margallo Lana jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Moreno Ochoa jauna, Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Antolaketa zuzendaria.

_Mahaikidea: Pablo Aldaz Herce jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Luis Larraya Galarza jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: José Luis Moreno Ochoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Javier Uterga Mendinueta jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Juan Antonio Martínez León jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Alberto Aznárez Goyena jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Ordezkoa: Miguel Angel Porres Azcona jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0605531