48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AGOITZ

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Udal honek deialdia egin du, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, baldintza hauei jarraituz:

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak lanaldi osoko lan-kontratudun finkoaren izaera izanen du eta Gizarte Segurantzan inskribatuko da eta bertan alta emanen zaio.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko D mailari dagokiona izanen da urteko lansari gordina.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Eskola Graduatua, lehen graduko Lanbide Heziketa edo horien baliokideren bat bederen izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Bere eginbeharrak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

3._Eskabideak.

3.1. Eskabideak Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio, eta haietan, eskabideak aurkezteko eman den epea akitzen denerako, eskatzen zaizkien baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

3.2. Eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdiko 2.1 puntuan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak edo haien kopia konpultsatuak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.4. Izangaiek erantsiko dituzte curriculum vitaea eta baremoan alegatu nahi dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak, jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotuak.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Agoizko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta behin horiek ebatzita direla, Agoizko Udaleko alkate udalburuak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta probak hasteko datarekin batera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Angel García Ardanaz, Agoizko Udaleko alkateordea.

Ordezkoa: Francisco José Enguita Moros, Agoizko Udaleko BIGARREN alkateordea.

Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz.

Ordezkoa: María Eugenia Avelino Ardanaz.

Mahaikidea: Juan Ignacio Zubiaur Carreño.

Ordezkoa: Carlos Echarte Urtasun.

Mahaikidea: Pedro Machicot Aznar, sindikatuen ordezkaria.

Ordezkoa: María Isabel Rípodas Reclusa.

Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Beaumont Larequi.

Ordezkoa: María Loreto Echavarren Sanz.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko du epaimahaiak eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen erabateko gehiengoak bederen egon beharko du bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizio-lehiaketa hasteko eguna izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batean finkatuko da.

6.3. Ondotik, epaimahaiak arauzko moduan emanen ditu argitara gainerako proben egunak, Agoizko Udaleko iragarki oholean.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, bai jatorrizko agiriak bai behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

7.2. Merezimenduak:

a) a) Deialdiko lanpostuaren ezaugarri berberak dituzten lanpostuak:

Administrazio publikoetan: puntu 2 lanaldi osoan egindako urte osoagatik.

Enpresa pribatuetan: puntu 1 lanaldi osoan egindako urte osoagatik.

Atal honetan gehienez ere 13 puntu lor daitezke.

b) Eskatzen dena baino maila handiagoko tituluak: gehienez ere puntu bat.

c) Prestakuntza ikastaroak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia badute: gehienez ere puntu bat.

d) Euskaraz jakitea, hori ziurtagirien bidez erakusten dela: gehienez 5 puntu.

7.2. atalean gehienez ere 20 puntu lor daitezke.

7.3. Epaimahaiak lehiakideek alegatu merezimenduen gaineko azalpen eta datuak eskatu ahalko ditu noiznahi.

7.4. Lehiaketaldia akitutakoan, epaimahaiak Udaleko iragarki oholean paratuko du izangaien zerrenda, horietako bakoitzak lehiaketaldian erdietsi dituen puntuekin.

8._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa.

Deialdi honen eranskineko programatik zozketan ateratako bi gai azaldu beharko dira idatzita, 3 ordutan gehienez ere. 0 puntutik 40era bitarteko balorazioa, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 20 puntu erdiesten ez dutenak.

b) Bigarren ariketa.

10 problema aritmetiko eta kalkulukoak ebatzi behar dira, eskatzen den titulazioaren mailakoak.

Ariketa hau egiteko izangaiek ezin izanen dute kalkulagailurik erabili.

c) Hirugarren ariketa.

Idazlana eskuzko idazteko makinaz garbira pasatua, epaimahaiak ematen duen 10 minutuko mintzaldi batetik hartutako apunteen gainean. 0 puntutik 10era bitarteko balorazioa, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 5 puntu erdiesten ez dutenak.

Edukiaren eta adierazten den ideiaren transkripzioa eta azalpenaren ordena baloratuko dira; orobat, agiriaren itxura, zuzentasun gramatikala eta mekanografikoa, eta agiri ofizialaren formatua.

Gehienez ere 30 minutu izanen dira garbira makinaz pasatzeko.

d) Laugarren ariketa.

Administrari-ofizial batek berez egin beharreko lanarekin ikusteko duten zenbait kasu argitzea. 0 puntutik 10era bitarteko balorazioa, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 5 puntu erdiesten ez dutenak.

e) Bosgarren ariketa:

Epaimahaikoekin elkarrizketa. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu.

Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira, elkarrizketa izan ezik.

8.2. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean jendaurrean ikusgai paratuko ditu, Agoizko Herriko Etxeko bulegoan, lortutako puntuazioak eta hurrengo ariketa egiteko eguna eta lekua.

8.3. Probak egiteko deialdi bakarra izanen da, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9._Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Agoizko Herriko Etxeko bulegoan jendaurrean paratuko du, bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko ere, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, lehiaketan eta oposizioan izangai bakoitzak ateratako puntuazioen batura egin ondotik. Izendapen proposamena ere eginen du.

9.2. Proposaturiko izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.3. Proposatutako izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da lan-kontratua formalizatu, eta haren egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

9.4. Aurreko 9.3 atalean aurreikusitako kasuan, Udalak 9.1 ataleko zerrendan ondotik datozen izangaiekin bete beharko du baja.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautabidea bukaturik, Agoizko Udalak Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du proposatua.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Aipatu epearen barrenean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraikiko zaio.

11._Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta egintzen aurka Nafarroako Toki Entitateendako indarra duen legediak ezarritako errekurtsoak paratzen ahal dira.

I. ERANSKINA

Izena: ......................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ............, jaioteguna: ............, herria: ............., helbidea: ..............., zenbakia: ........, posta kodea ..............., herria: .............., telefonoa .................

Zure aitzinera azaldu eta adierazten du:

Administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazatela eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dizut eskabide hau onar dezazun, eta, hortaz, administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdira onar nazazun.

(Eguna eta izenpea)

II. ERANSKINA

1._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak. Bermeak. Auzitegi Konstituzionala. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren lurralde antolamendua. Azalpen laburra.

2._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/82 Lege Organikoa. Izaera eta esanahia. Nafarroako Foru Erakundeen aipamen laburra.

3._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legea. Azalpen laburra.

4._Administrazio polizia. Udalaren lizentzien azterketa eta kontrola (obrenak, jarduera sailkatuenak, irekitzekoak, etab.). Kalez kaleko salmenta eta merkataritza ez-egonkorraren gaineko kontrola. Udalaren ordenantza eta bandoetatik heldu diren egintzen exekuzioa.

5._Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea. Azalpen laburra.

6._Enplegu publikoa eta langileen kontratazioa Nafarroako administrazio publikoetan. Kontratazioaren eta deialdien araubidea.

7._Administrazio prozedurari buruzko ideia orokorrak; hasiera, tramitazioa eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena. Isiltasun administratiboaren aipamen laburra.

8._Ideia orokorra biztanleen udal erroldaren gainean.

9._Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Iragarkiaren kodea: L0604749