48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SANTSOL

Hautetsien konpentsazioa

Santsolgo Udalak, 2006ko martxoaren 3an egindako osoko bilkuran, alkate-udalburuarendako kalte-ordainak ezartzea erabaki zuen bilkuretan parte hartzeagatik. Atzerako eragina izanen dute 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, irailaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

1. Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 20 euro/ordua. Hamar ordu astean; 600 euro hilabetean, gehienez ere.

2. Dietak eta joan-etorriak, Udaleko kide guztientzat. Dietak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena.

3. Gainerako baldintzak ez dira aldatu.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Santsolen, 2006ko martxoaren 22an._Alkate udalburua, Luis María Zurbano García.

Iragarkiaren kodea: L0604950