48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2005eko abenduaren 27an egindako bilkuran hasiera batean onetsi zuen H.H.S.ak biltzeko zerbitzuen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Onesteko erabakia 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

ORDENANTZA FISKALA, HIRI HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO DESEGITEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikatzen zaien zerga araudiak ematen dizkien ahalmenen babespean eta haiekin bat, esan nahi baita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 180. artikulua eta ondokoak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikulua eta ondokoak.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri-hondakin solidoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 100. artikuluak eta ondokoek aipatzen dituzten zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio esparrua

3. artikulua. Ordenantza hau aldi bakoitzean Mankomunitate hau osatzen duten Udalen mugape guztietan aplikatuko da.

Orobat, Mankomunitatekoa ez izanik ere, tasa hauen bidez finantzaturiko zerbitzuak erabiltzen dituzten entitate edo pertsonei aplikatuko zaie.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

Hiri hondakin solidoak _papera eta kartoia, beira, tamaina handikoak eta pilak barne_ bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, eta ezartzen ahal den beste edozein sailkako bilketa; orobat, edukiontziak garbitzea sartzen da, ondoko egoera hauen ondorioz sortutako hiri hondakin eta zabor solidoak bildu eta tratatzeari buruzko Legeari jarraituz:

1) Etxekoak.

2) Merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak (3. eta 7. atalak izan ezik).

3) Janari-dendak.

4) Osasun arlokoak anbulatorioetan eta osasun etxeetan.

5) Industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak)

6) Irakaskuntzan aritzen diren establezimendu publiko eta pribatuak, zahar-etxeak.

7) Tabernak, jatetxeak, hotelak, ostatetxeak, diskotekak, josteta aretoak, elkarte gastronomikoak, kanpinak, igerilekuak eta antzeko establezimenduak.

8) Beste tarifetan sartu gabeko erakunde autonomoak eta bulego publikoak, baita elkarte sozialak ere.

9) Udalak.

10) Industrietakoak, merkataritzakoak edo zerbitzuetakoak, egoera eta ezaugarri bereziengatik hondakin kopuru handia sortzen dutenak.

11) Kasu bereziak: zilegi du mankomunitateak bilketa zerbitzuaz baliatzen diren ondasunen jabeei kobratzea, nahiz aurreko epigrafeetan zuzenean ez sartu. Mankomunitatearen Batzarrak zehatz-mehatz finkatuko ditu kasu horiek, kasu bakoitzari bere tarifa ezarrita.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua. 1. Ordenantza hauetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 104/2a artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilur Aberastasunaren Katastroko Erregistroan jabe gisa agertzen direnak. Haiek, kasuan kasuko onuradunei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1. 4. artikuluko 1. atalean ezarritako zergapeko egintzetarako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

_1-1 zergapeko egintzarako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea.

_1-2, 1-3, 1-5, 1-7 eta 1-10 zergapeko egintzetarako: Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emana duen edo funtzionamenduan den establezimendu unitatea edo jarduera, jarduerari zuzenean edo zeharka lotutako lokala edo azalera badu. Jarduerari lotutako lokalik ez duten jarduera ekonomikoei tarifetatik apalena aplikatuko zaie, hau da etxeko tarifa.

_1-4 zergapeko egintzarako, funtzionamenduan den establezimendu unitatea.

_1-6, 1-8 eta 1-9 zergapeko egintzetarako: zerbitzuan edo jardunean dagoen establezimendu unitatea.

2. Establezimendu bat jarduera ekonomikoen gaineko zergako (J.E.Z.) bi epigrafetan edo gehiagotan alta emana bada, dagozkion tarifetatik handiena aplikatuko da.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Mankomunitatearen Batzarrak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik. Halaber, eta eranskin gisa, indize zuzentzailea ezarri da, tarifa bakoitzari aplikatzeko.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Ordenantza honen 6. artikuluan finkatu zerga-oinarriei une bakoitzean indarra duten tarifak aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako Foru Legeetan espresuki aipatzen direnak, beste salbuespen eta hobaririk ez da onartuko.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua. 4.1. artikuluan ezarritako tasak urte osokoak dira nahiz zergaldia sei hilabete naturalekoa izan. Seihileko bakoitzaren lehen egunean sortuko da tasaren % 50. Zerbitzua ematen hasten denean edo hari uzten zaionean, aldaketa zein seihilekotan izan den, hartan baino ez da tasa ordainduko.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. Las tasas previstas en el artículo 4.1 artikuluan aurreikusitako tasak, sei hilabetetik behin.

2. Borondatezko zerbitzuen tasak sortzapena duten unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Dirubilketa

13. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. 4.1. artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorretan, 12. artikuluan esan bezala ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren seihileko natural bakoitzaren lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun balioduneko epea izanen da borondatez ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

14. artikulua. 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeak eta aplikatzen ahal diren gainerako legeek ezartzen dituzten errekarguekin.

Epe hori zorrak ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko dira, non Mankomunitateak ez duen hura, erregelamenduari jarraituz, geroratzeko baimena eman.

15. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboentzat, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitateak kobratzeko gaitzen dituen banku edo aurrezki kutxetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 93. eta ondoko artikuluetan arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra._Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak zuzenean likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu ordenantza honen ondoriozko tasak

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra._Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta, maila bera edo txikiagoa izanik, ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra._Ordenantza honek 1998ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta Mankomunitatearen batzar orokorrak indargabetzen edo aldatzen ez duen bitartean indarrean jarraituko du.

I. ERANSKINA

1._Etxebizitzetakoak: 59,28 euro.

2._Merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak: 116,92 euro.

3._Janari-dendak: 225,72 euro.

4._Osasun arlokoak anbulatorioetan eta osasun etxeetan: 234,25 euro; kontsultategiak: 58,47 euro.

5._Industrietakoak (hirikotzat har daitezkeenak) eta hornitegiak: 167,27 euro.

6._Irakaskuntzan aritzen diren establezimendu publiko eta pribatuak, zahar-etxeak, egoitzak: 334,52 euro.

7._Tabernak, jatetxeak, hotelak, ostatetxeak, diskotekak, josteta aretoak, elkarte gastronomikoak, kanpinak, igerilekuak eta antzeko establezimenduak: 250,90 euro, landa-etxeetako ostatu zerbitzuak izan ezik.

_2, 3, 5 eta 7. epigrafeak: erabilera esklusiboko edukiontzia badute, 83,62 euro bakoitzagatik.

8._Erakunde autonomoak, beste tarifetan sartu gabeko bulego publikoak, baita elkarteak ere: 167,27 euro.

9._Udalak: 59,28 euro.

10._Industrietakoak, merkataritzakoak edo zerbitzuetakoak, egoera eta ezaugarri bereziengatik hondakin kopuru handia sortzen dutenak: 836,36 euro, urteko kuota, gehi beste 836,36 euro erabilera esklusiboko edukiontzi bakoitzagatik.

11._Kasu bereziak. Xabierko eremu turistikoa: 2.155,53 euro.

12._Landa-etxeetako ostalaritza zerbitzuak, 109,28 euro.

II. ERANSKINA

Indize zuzentzaileak

1._Etxebizitzetakoak:

Guztiak: 1

2._Merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak:

<75 m²: 0,75.

75 m²<x<125 m²: 1.

>125 m²: 1,25.

3._Janari-dendak:

<50 m²: 0,5.

50 m²< x <75 m²: 0,75.

75 m²< x <100 m²: 1.

100 m²< x <200 m²: 1,25.

200 m²< x <300 m²: 1.5.

>300 m²: 2.

Erabilera esklusiboko edukiontziak badituzte, 76,02 euro bakoitzagatik.

4._Osasun arlokoak anbulatorioetan eta osasun etxeetan:

Guztiak: 1.

5._Industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak):

<75 m²: 0,75.

75 m²<x<125 m²: 1.

>125 m²: 1,25.

Erabilera esklusiboko edukiontziak badituzte: 76,02 euro bakoitzeko.

6._Irakaskuntzan aritzen diren establezimendu publiko eta pribatuak, zahar-etxeak (ikasle edo egoiliar kopurua):

< 25 ikasle/egoiliar: 0.25.

26 ikasle/egoiliar:<x< 50 ikasle/egoiliar: 0.5.

51 ikasle/egoiliar:<x< 100 ikasle/egoiliar: 0.75.

101 ikasle/egoiliar:<x< 200 ikasle/egoiliar: 1.

>201 ikasle/egoiliar: 1.25.

7._Tabernak, hotelak, ostatetxeak, diskotekak, josteta aretoak, elkarte gastronomikoak, kanpinak, jatetxeak, igerilekuak eta antzeko establezimenduak:

<50 m²: 0,75.

50 m²<x<100 m²: 1.

100 m²<x<200 m²: 1,25.

200 m²<x<300 m²: 1.5.

>300 m²: 2.

Erabilera esklusiboko edukiontziak badituzte: 76,02 euro bakoitzeko.

8._Erakunde autonomoak, beste tarifetan sartu gabeko bulego publikoak, baita elkarte sozialak ere:

Guztiak: 1.

9._Udalak:

Bulego orokorretan lanaldi osoko langilerik ez dutenak: 1.

Bulego orokorretan 1 - 5 langile dituztenak lanaldi osoan: 2.

Bulego orokorretan 5 langiletik gora dituztenak lanaldi osoan: 3.

10._Industrietakoak, merkataritzakoak edo zerbitzuetakoak, egoera eta ezaugarri bereziengatik hondakin kopuru handia sortzen dutenak:

Guztiak: 1.

11._Kasu bereziak.

Guztiak: 1.

12._Landa-etxeetako ostalaritza zerbitzuak.

<125 m²: 1.

125 m²<x<200 m²: 1,25.

>200 m²: 1,5.

Zangozan, 2006ko martxoaren 15ean._Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: L0604671