48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2006ko otsailaren 17ko osoko bilkura arruntean, besteak beste ondokoa erabaki zuen, 21. puntuari dagokionez:

1. Behin betiko onestea aldaketa xehekatua Baztango Udal Planak Elizondoko U.A.U, 2.2. unitateko 37, 38 eta 39. lurzatietan egiten dituen aurreikuspenei dagokienez, aparkatzeko 34 plazatarako, Oteiza Arrechea arkitektoak prestatua eta HEAEOk 2005eko abenduaren 2an ikus-onetsia. Aldaketa, horretarako ireki den espedientean dago eta El Prado de Paularena, S.Ak sustatu du.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, izan daitezkeen ukituendako jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0605130