48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AIEGI

Behin betiko onetsirik Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza

Aiegiko Udalak, 2006ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Onesteko erabakia 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aiegin, 2006ko martxoaren 20an._Alkatea, José Artiz Segura.

ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduera lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Udal txostenak eskatzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Lizentzia noiz eskatzen den, orduan sortuko da tasa. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta horren (horien) kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dela, interesatuak zenbatekoa ordaindu beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien arautegian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriarentzat egiteagatik, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

Honako ordenantza honek indarra hartuko du Udalak behin betiko onetsi eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jardueren lizentzia edo jarduera lizentzien berrikuspena, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean zehaztutako jarduera sailkatuen proiektuei buruzkoak.

_Udalaren aholkularitza teknikoak eman beharreko aldeko txosten edota errekerimendu bakoitzeko: 200 euro.

II. epigrafea._Jardueren lizentzia edo jarduera lizentzien berrikuspena, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetan zehaztutako jarduera sailkatuen proiektuei buruzkoak.

_Udalaren aholkularitza teknikoak eman beharreko aldeko txosten edota errekerimendu bakoitzeko: 200 euro.

III. epigrafea._Irekitzeko lizentzia edo irekitzeko lizentzien berrikuspena, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean zehaztutako jarduera sailkatuen proiektuei buruzkoak.

_Udalaren aholkularitza teknikoak eman beharreko aldeko txosten edota errekerimendu bakoitzeko: 650 euro.

IV. epigrafea._Irekitzeko lizentzia edo irekitzeko lizentzien berrikuspena, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 4A, 4B eta 4C eranskinetan zehaztutako jarduera sailkatuen proiektuei buruzkoak.

_Udalaren aholkularitza teknikoak eman beharreko aldeko txosten edota errekerimendu bakoitzeko: 825 euro.

V. epigrafea._Udalaren txostenak eskatzea.

_Udalaren aholkularitza teknikoak eman beharreko aldeko txosten edota errekerimendu bakoitzeko: 200 euro.

Iragarkiaren kodea: L0605019