48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Udal planeko ordenantzak behin betiko onetsita

Alloko Udalak, 2006ko urtarrilaren 2an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Alloko udal planeko ordenantzen 73., 87., 89., 90., 92. eta 93. artikuluetako aldaketa, ondotik adierazten den bezala.

2006ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 1ean, argitaratu zenetik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira udal planeko ordenantzetako aldaketak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Ondoren, aldatutako testuak oso-osorik argitaratzen dira.

ALLOKO UDAL PLANEKO ORDENANTZETAKO ALDAKETAK

AO.1 (Alde zaharra).

AO.2 eta AO.2-U (Alde berria).

AO.3 eta AO.3-U (Industriarako eraikinak).

Finka itxiera herrigunean eta lurzoru urbanizagarrian

73. artikulua: 1. lerroaldea ordeztu eta 2.a kendu eta berria gehitzea.

Ordeztu: Lurzatien barreneko itxiera opakuak egiteko baimenak emanen dira mugen artean eta akaberak balizko eraikinaren tratamendu eta material berekoak izanen dira; altuera, gehienez ere, metro batekoa izanen da eta hortik gora, itxiera ez opakuak, hala nola burdinsareak eta metalezko sareak. Landareak ere erabiltzen ahal dira (heskaiak, zuhaixkak etab.) itxiera opaku gisa. Itxierak, guztira, 2 metro izanen ditu, zati opakua barne. Ezin da horrelako itxierarik egin uholdeen arrisku bizia duten aldeetan, ura gelditu edo paretarena egin dezaketelako.

Gehitu: Lurzatien mugen arteko barreneko itxierak eta eremu publikoa duten mugen arteko lurzatietakoak opakuak izaten ahal dira goitik behera, baldin eta arrazoitzen bada etxebizitza, nekazaritzako edo industriako instalazioa uholde arriskutik babesteko dela, sotoan dagoenean (gainerako inguruabar orokorrak mantentzen dira).

Finka itxiera lurzoru urbanizaezinean

87. artikulua, 1. lerroaldea gehitu, 2.a kendu, 3.a mantendu.

Gehitu: Lurra baratzezaintzarako, nekazaritzako, abeltzaintzako edo hegaztien instalazioetarako dela arrazoitzen denean, ohiko itxiturez gain, metalezko saredun zutabez (burdinsarerik ez) ixteko baimena ematen ahal da, 2 metro altu gehienez ere, eta tarterik utzi gabe finka mugakideekin, non ez den bide publikoek bete behar duten 3 metroko zortasuna.

Baratzegintzan aritzeko etxolak

89. lerroaldea, 1. lerroaldea kendu eta beste bat gehitu.

Gehitu: Lurra baratzezaintzarako, nekazaritzako, abeltzaintzako edo hegaztien nahiz erleen instalazioetarako dela arrazoitzen denean, baratzegintzan edo aipatu beste jardueretan aritzeko etxolak eraikitzeko baimena eman ahalko da; 30 metro koadro izanen dute gehienez, behe solairua baino ez dutela, baina inoiz ere lurzatiaren azaleraren % 5a baino gehiago hartu gabe.

90. artikulua, 1. lerroaldea mantendu - gehitu - kendu eta mantendu.

Gehitu: Etxolaz gain, beste 30 metro koadroan zoladura ematea baimentzen ahalko da etxola ondoan eta ur biltontzi bat eraikitzea, ureztatzeko.

Eraikinaren fatxadek mehelinaren tartea gutxienez utziko dute finka mugakideekin eta, betiere, 3 metroko zortasuna bide publikoetan (gainerako inguruabar orokorrak mantentzen dira).

Nekazaritzako instalazioak

92. lerroaldea, 1. lerroaldea mantendu - kendu eta gehitu.

Gehitu: Fatxadetatik finkaren mugetara 0,50 metro koadro utziko da, gutxienez, eta betiere 3 metroko zortasuna, bederen, bide publikoetan.

93. artikulua, 1. lerroaldea aldatu - 2.a mantendu.

Aldatu: Eraikinek ezin dute lurzatiaren azaleraren % 30 baino gehiago hartu eta, gehienez ere, 300 metro koadroan eraikiko da. Okupazio handiagorako baimena ematen ahal da, behar adina arrazoitzen bada egin gogo den eraikinaren eta xede duen ustiategiaren proportzionaltasuna (gainerako inguruabar orokorrak mantentzen dira).

Allon, 2006ko martxoaren 15ean._Alkate udalburua, Andrés Lizasoain Iñigo.

Iragarkiaren kodea: L0604651