48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Deialdia, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 9ko 1160/2005 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko 57 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostu huts horietako 14 lanaldi ez osoko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira, asteburuetarako (2005eko ekainaren 17an argitaratua, 72. zenbakian). Iragarkia.

Adolfo Eransus Garcés jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 18an emandako 1783/2005 Ebazpenean egin zen akatsa zuzentzeko abenduaren 19an organo berak eman zuen 3163/2005 Ebazpenaren aurka. Hori dela eta, interesatu guztiei jakinarazten zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0605768