48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

298/2006 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako frantsesezko atal elebidunen programa esperimentalerako dei egiten duena.

Hizkuntzen ikaskuntza Europar Batasunaren eraikuntzaren eta herritarren mugikortasunaren sustapenaren funtsezko osagaia da. Europako Batzordeak "Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza aniztasuna sustatu: 2004-2006rako jarduketa plana" izeneko komunikazioan adierazi duenez, garrantzitsua da Europar Batasunean gizartearen eta kide bakoitzaren hizkuntza aniztasuna sustatzea.Beste hizkuntza batzuk ikasi eta hitz egiteak jarrera irekiagoak sustatzen ditu. Gainera, hizkuntzen ikaskuntzak ezagutzeko eta ama hizkuntzaren beraren gaitasuna hobetzen du. "Lingua franca" bat ikastea ez da aski. Batzordearen helburua gizarte egiazki eleaniztun bat da: gizarte bat, non gizabanakoen eleaniztasun tasa eten gabe handitzen baita, herritar bakoitza ama hizkuntzan ez ezik gutxienez ere beste bi hizkuntzatan moldatzen ahal baita.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak unibertsitatez kanpoko hezkuntza etapetan atzerriko hizkuntzen jakite-maila sustatu eta hobetzeko ekintzak sustatzen ditu, bai Araubide Orokorreko, bai Araubide Bereziko irakaskuntzan.

Foru Komunitateko hezkuntza sistemak bide ematen du atzerriko lehen hizkuntza hiru urtetik aurrera ikasteko, hizkuntza sendotzeko programa baten bidez. Programa horren muina ikastaldia luzatu eta metodologia eragingarri bat erabiltzea da, , hala nola, irakasgaiak ama hizkuntza ez beste batean irakastea.

Halaber, Hezkuntza Administrazioaren asmoa da Bigarren Hezkuntzan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatu eta hobetzea. Horela, jarduketa esparru bat proposatzen da deialdi honetan ezartzen diren betebeharrak betetzen dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoek frantsesezko atal elebidunen programa abian jar dezaten, Frantziaren Enbaxadaren sostengu instituzionala edukirik, Espainiak eta Frantziak 2005eko maiatzaren 16an hezkuntzaren arloan izenpeturiko lankidetza hitzarmenaren bidez. Foru Komunitateari dagokionez, hitzarmen hura Frantziaren Enbaxadako Kultur Ekintzak eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak izenpeturiko lankidetza hitzarmenean gauzatu da.

Funtsean, frantsesezko atal elebidunen programa irakasten duten ikastetxeek, frantsesaz gain, hizkuntzez kanpoko curriculumeko ikasgai bat edo bi frantsesez emanen dituzte. Horregatik, funtsezkoa da plantillan horretarako gai diren irakasleak egotea. Esperimentazio etapa honek 2009/2010 ikasturtea arte iraunen du. Haren jarraipenaren eta emaitzen arabera, ikusiko da komeni den geroan irautea eta aplikatzea. Helburua da gure Komunitateko ikastetxeek frantsesezko edo beste hizkuntza batzuetako atal elebidunen progaman parte hartzeko ezaugarriak eta geroko jarduketa ezartzeko bide ematen duen prozesua irekitzea.

Horrenbestez, frantsesezko atal elebidunen programa esperimentalerako dei egiteko komenentziari buruzko txostena ikusirik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluko 1.d) idatz-zatiak eman dizkidan ahalmenen arabera,

EBATZI DUT:

1. Atzerriko hizkuntzak hobetu eta sustatzeko frantsesezko atal elebidunen progamarako deialdia, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Deialdia eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Deialdia eta eranskinak igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Irakaslegoaren Prestakuntza Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko martxoaren 21ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

"Frantsesezko atal elebidunak" programa esperimentalerako deialdia, atzerriko bigarren hezkuntza hobetu eta sustatzeko

1._Helburua eta aplikazio eremua.

Deialdi honen xedea da hala eskatzen duten Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkunzako ikastetxeetan, frantsesezko atal elebidunak osatzeko plan esperimental bat ezartzea, gehienez ere bost ikastetxetan, deialdi honetan xedaturikoarekin bat.

2._Ezaugarriak.

1. Atal elebiduna Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko hizkuntzez kanpoko arlo edo ikasgai baten ikaskuntza ikasle talde batek ikasten duen maila bakoitzean frantsesez antolatzea da, modu elebidunean.

2. Atal elebidunen programaren xedea frantses hizkuntza eta kultura irakastea da eta, DBHko 3. mailatik aurrera, ikasgai baten edo biren hizkuntzez kanpoko eduki batzuk frantsesez irakastea

3. Frantsesa irakasteko ordutegia bat edo bi saiokoa izanen da astean, ikastetxearen antolamenduaren gaitasunaren eta irakasleen arabera.

3._Irakaskuntzak.

1. Hauexek dira atal elebidun baten irakaskuntzak:

1.1. Frantsesa atzerriko lehen edo bigarren hezkuntza gisa. Atal elebiduneko ikasleendako nahitaezkoa izanen da. Haren edukia frantsesa atzerriko hizkuntza gisa irakasteko eta DBHko 3. mailan hizkuntza horretan irakasten diren hizkuntzez kanpoko edukiak ulertzeko behar den hizkuntz osagarrietarako bideratuko da.

1.2. DBHko hirugarren mailatik aurrera, hizkuntzez kanpoko ikasgai bat edo bi irakatsiko dira, modu partzialean, irakasleen prestakuntza eta gaitasunaren arabera. Betiere, arlo horien edukia Nafarroako curriculum ofizialean ezarririk dagoena izanen da, ordutegian inolako aldaketarik egin gabe.

Matematika baztertuko da ikasgai horien artetik eta berak izanen dira etapa osoan zehar eta, hala bada, baita Batxilergo osoan ere.

2. Esperientzia ezartzeko egokitzapenak eta malgutasuna ikasle talde bakoitzaren hasierako frantsesezko jakite-mailaren araberakoak izanen dira. Beraz, bertan parte hartzen duten irakasleek ikasgelako programa programa elebidunera egokitu eta, frantses departamentuarekin batera, behar diren material didaktikoak prestatuko dituzte.

3. Ikasleak indarra duten arauetan xedaturikoarekin bat ebaluatuko dira.

4._Egitura eta antolamendua.

1. Programa elebiduna DBHko lehen mailan hasiko da, frantsesa atzerriko hizkuntza gisa irakatsiz. Horretarako eskola ordutegiari astean ordu bat edo bi gehituko zaizkio, ikastetxearen gaitasunaren eta baliabideen arabera, beste ikasgaien kalterik gabe.

Ordutegi luzatuari etapa osoan eta, hala bada, Batxilergoan eutsiko zaio.

2. Ataleko hizkuntzez kanpoko ikasgaien ordutegia ez da behin ere luzatuko.

3. Atal elebidunak irakasten dituzten ikastetxeetako ikasketaburua arduratuko da programa antolatzen eta koordinatzen. Azken eginkizuna irakasle koordinatzaile baten esku uzten ahalko du. Kasu horretan irakasle horri bi ordu osagarri kenduko zaizkio bere ordutegitik.

Atal elebidunean diharduen lan taldeak bilera bat eginenn du astero koordinatzeko. Bilera hori irakasleen ordutegian ordu osagarritzat joko da.

5._Ikasleen parte hartzea eta sarrera.

1. Atal elebidun batean sartzeko ikasleek DBHko lehen mailan matrikulaturik egon beharko dute. Ikastetxeek horretarako egiten duen hasierako proban positiboki ebaluatu beharko dituzte.

2. Ikasleek gurasoen edo legezko tutoreen baimen idatzia eduki beharko dute atal elebidun batean parte hartzeko.

3. Atal elebidun bateko ikasleek ezin utziko dute ikasturtea bukatu baino lehen, salbu eta ikastetxeko zuzendaritzari arrazoiak emanda eta horrek baimendurik.

4. Batxilergoaren kasuan, ikastetxeko zuzendaritzako beste ikasle batzuk biltzen ahalko ditu, baldin eta DBHko 4. mailan Hizkuntzan eta atal elebiduneko ikasgaietan gutxienez ere "ongi" kalifikazioa lortu badute.

5. Ikasturte bakoitza bukatzean, atal elebiduneko hizkuntzez kanpoko ikasgaian eta Frantsesean kalifikazio positiboa lortzen duten ikasleek ziurtagiri ofizial bat hartuko dute, ikastetxeak luzatua, atal elebidunean parte hartu dutela frogatuko duena. Eginbide baten bidez, halaxe adieraziko da eskolatze liburuan eta ikasketa espedientean.

Gainera, ikasleek aukera izanen dute frantsesezko DELF Scolaire berariazko diplomako probetara aurkezteko.

6._Irakasleak.

1. Frantsesez espezialistak diren irakasleek emanen dute Frantsesa ikasgaia, oso-osorik.

2. Ataleko hizkuntzez kanpoko ikasgaiak ematen dituzten irakasleek ikastetxean eduki beharko dute behin betiko desitinoa eta konpromisoa hartuko dute beren arlo edo ikasgaia DBHko 3. eta 4. mailetan eta, hala bada, Batxilergoan, ikasleei atal elebidunaren eskaintza, nahitaezko eskolatzea edo nahitaezkoaren ondorengoa bukatu arte, bermatzeko.

3. Atal elebidunean diharduten irakasleek konpromisoa hartuko dute horretarako prestakuntzan parte hartzeko eta astero elkarrekin koordinatzeko.

4. Gainera, irakasle horiek, bai arlokoek, bai frantsesa irakasten dutenek, murrizketa bat izanen dute eskola ordutegian. Murrizketa hori koordinazio-osagarriei gehituko zaie guardiei dagokienez. Osagarriak aste batekoak izanen dira irakasten den atal elebidun bakoitzean. Murrizketa oso hau beharrezkoa da irakasleak koordinatzeko, ikasgelako berariazko materialak prestatzeko eta ikasleen ikaskuntza errazteko baliabide eta agiriak prestatzeko.

5. Hizkuntza sendotzeko ordu osagarriak eskola ordutzat joko dira hizkuntza espezialistarendako.

6. Murrizketek eta sendotze ordu horiek ez dute behin ere behartuko ikastetxeko irakasleak gehitzera.

7. Jarduera hori oso interesgarritzat jotzen denez eta ahalegin eta prestakuntza berariazkoa behar duenez, atzerriko hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzan irakasten diren hizkuntzez kanpoko ikasgaien irakasleek ziurtagiri bat hartuko dute, atal elebidunen plan honetan parte hartu dutela frogatuko duena. Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak luzatuko du ziurtagiri hori.

7._Baimenerako baldintzak.

1. Atal elebidunen programak ikastetxearen hezkuntza eskaintza osatuko du.

2. Ikastetxeetan frantsesezko atal elebidun bana baimenduko da gehienez.

2. Ikastetxeko irakasleen klaustroak eta eskola kontseiluak onetsi beharko dute atal elebidun bat irakasteko eskabidea. Gainera, atal horren atzerriko hizkuntzaren departamentuak idatziz adierazi beharko dio bere sustengua programari eta horrekiko konpromisoa.

3. Arloko irakasleek frantsesezko maila hori frogatzen duten agiriak aurkeztuz frogatu beharko dute Gutxieneko titulua B2 maila izanen da. Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari dagokio tituluak baliozkotzea, irakasleek atal elebidun honetan parte har ahal dezaten.

Atzerriko hizkuntzaren maila frogatzen duen agirik egon ezik, baloratzeko beste prozedura batzuk sortzen ahalko dira.

4. Taldeek gutxienez hamabost ikasle izanen dituzte. Salbuespen gisa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiak ikasle gutxiagoko taldeak baimentzen ahalko ditu. Horretarako, gorabehera horretan dauden ikastetxeek halaxe eskatu beharko dute, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuaren bidez.

8._Agiriak aurkezteko epea.

1. Ikastetxeko zuzendaritzaren baimen eskaera, aipatu diren ziurtagiri guztiekin batera, Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko da 2006ko maiatzaren 8a baino lehen.

2. Esperientzia horretan interesaturik dauden ikastetxeek, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskola kontseiluak proiektua onetsi duela frogatzen duen agiria (6. eranskina).

b) Klaustroaren erabakiaren ziurtagiria, arlo horretako irakasleak atal elebidunean hori garatzen deino mantentzeko konpromisoa espresuki adieraziz (5. eranskina).

c) Eginkizunak koordinatzen diharduten departamentu didaktikoen konpromisoa eta programarekiko konpromisoa.

d) Atal elebidunari atxiki nahi zaizkion arloko irakasleen zerrenda eta 7. artikuluko 3. idatz-zatian aipatzen diren ziurtagiriak (4. eranskina).

e) Atal elebidunerako proiektua (3. eranskina ikusi).

9._Hautatzeko irizpideak eta Hautapen Batzordea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko BHI eta DBHI guztiek eskatzen ahalko dute plan esperimental honetan parte hartzea, deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

2. Baimentzeko, Hezkuntza Departamentuak Hautapen Batzorde bat osatuko du, kide hauek izanen dituena:

Lehendakaria: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

Kideak: Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko burua, Hizkuntza Bulegoko burua eta Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoko burua.

3. Hautatzean, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxearen parte-hartzea.

b) Ikasle espezialisten parte-hartzea.

c) Hizkuntzez kanpoko ikasgaien irakasleen parte-hartzea eta frantses maila.

d) Proiektua.

e) Proiektuaren bideragarritasuna.

f) Beste proiektu batzuetan parte hartzea.

10._Baimena.

1. Atal elebidunetarako plan esperimental honetan parte hartzeko baimena Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Horrexek emanen du ebazpena baimentzeko.

11._Irakasleak prestatzea eta plana begiratzea.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzua arduratuko da baimentzen diren atal elebidunetako frantses irakasleak eta hizkuntzez kanpoko ikasgaien irakaleak prestatzeko jarduerak prestatzen eta horietarako dei egiten, Frantziak Espainian duen Enbaxadarekiko elkarlanean. Halaber, ikastetxe parte-hartzaileen eta Hezkuntza Administrazioaren beraren arteko informazio eta trukaketa bideak sustatuko ditu, plan esperimental hau ebaluatzeko.

Plana begiratzeko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren lankidetza edukiko du. Horrek atal bezainbat txosten emanen ditu, non plana garatzeko ebaluazioa, ikasleen, gurasoen edo legezko tutoreen eta ikastetxeko zuzendaritzaren balorazioak adieraziko baitira. Halaber, atal elebiduna luzatzeko proposamena ere baloratuko da.

12._Ikasturte bukaerako memoria.

Ikasturtea bukatzean, atal elebidun bakoitzeko arloko edo ikasgaien irakasleek ebaluazio memoria bat igorriko dute Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia izan beharko duena. Memoria horrek atala eta frantsesez irakatsiriko programa abian jartzeko eta garatzeko modua aztertuko du eta ikasleen datuak, ikastetxearen antolamendua, oharrak, ondorioak eta atzerriko hizkuntzaren departamentuaren laguntza bilduko ditu.

13._Luzapena.

Ikastaroko azken txostenarekin batera, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtatu beharko du atal elebiduna baimentzeko baldintzek bere horretan dirauten hurrengo ikasturterako.

14._Proiektuan parte-hartzetik gelditzea.

Atal elebidunak garatzeko baimentzen diren ikastetxeek, parte hartzetik gelditu nahi badute, ekainaren 30a baino lehen jakinarazi beharko diote Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, idatziz.

2. ERANSKINA

Atal elebiduna baimentzeko eskaera

Ikastetxearen datuak

Izena ................................... Kodea

Helbidea ....................................... P.K.

Herria ................................... Telefonoa

Posta elektronikoa ....................... Fax zk.

Frantsesa atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza gisa

Eskaerarekin batera aurkezten diren agirien zerrenda

_Atal elebidunerako proiektua (3. eranskina).

_Irakasleei buruzko banakako fitxak (4. eranskina).

_Irakasleen klaustroak proiektua onesteko akta (5. eranskina)

_Eskola kontseiluak proiektua onesteko akta (6. eranskina).

_Horretan diharduten departamentu didaktikoen konpromiso akta, koordinazioan elkarlanean aritzekoa eta programarekikoa.

Eskabidea

................................. j/a.k, ..................... ikastetxeko zuzendaria den aldetik aldetik, ESKATZEN DU, atal elebidunetarako programari buruzko deialdian xedaturikoarekin bat, bere ikastetxean atal bat ezartzeko baimena eman dakiola.

............(e)n, 200...(e)ko .............aren ..........(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria (Izenpea eta zigilua)

Izenpea: ............................................

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA

Ikastetxearen datuak

Izena ................................. Kodea

Helbidea .................................... P.K.

Herria ................................... Telefonoa

Posta elektronikoa ....................... Fax zk.

Proiektua

1. Orotariko helburuak.

Proiektuak ikastetxean ezarri nahi den atal elebidunaren helburuak bilduko ditu. Helburuean artean eskaturiko atalaren mintzairaren hizkuntza eta kultura kontuak aipatuko dira. Betiere, proposaturiko atal elebidunaren helburuen artean kasuan kasuko curriculumak hezkuntza maila bakoitzerako ezartzen dituen helburuak aipatuko dira.

2. Frantsesez emanen diren arlo edo ikasgaiak.

Proiektu elebidunak gutxienez hizkuntzez kanpoko arlo edo ikasgaien egutegi proposamen bat bilduko du, bereziki frantsesez irakatsiko denarena, eta orduen banaketa ere bai.

3. Metodologia.

Atal elebidunean diharduten irakasleek irakaskuntzarako irizpide metodologikoak eta horiek gauzatzeko proposamen arrazoitua azaldu beharko dituzte.

4. Ebaluaziorako irizpideak.

Atal elebiduneko ikasleendako ebaluaziorako irizpide eta prozeduren azterketa bilduko da proiektuan.

5. Proiektuaren bideragarritasunaren frogak: ikastetxeak abian jartzeko dauzkan langile eta baliabideen zerrenda zehatza.

Proiektuaren bideragarritasuna honelaxe frogatuko da:

a) Ikastetxeko zuzendariaren txosten baten bidez, non proiektua abian jartzeko bide ematen duten zergatiko edo inguruabarrak azalduko baitira.

b) Proiektua garatzeko eta aurreikusiriko beharrak betetzeko ikastetxeak dauzkan baliabideen zerrenda zehatzaren bidez.

c) Atala garatzen parte hartuko duten irakasleen zerrendaren bidez.

6. Prestakuntza: beharrak atzematea eta ikastetxeak eskaturiko prestakuntza ekintzak lehenestea.

Hezkuntza erkidegoko kideen prestakuntza beharrak atzeman ondoren, ikastetxeak eskaturiko prestakuntza behar lehenetsiak bilduko ditu proiektuak, baita horietan diharduten irakasleen zerrenda ere.

7. Beste proiektu batzuetan parte hartzea: Europako programetan, "e-twinning" programan edo hezkuntza berritzeko beste edozein proiektutan.

Ikastetxeak jardun dueneko edo dihardueneko beste proiektu batzuen zerrenda biltzen ahalko du, atzerriko hizkuntzen sustapenari, informazio eta komunikazio teknologiei, hizkuntzen ikas-irakaskuntzari loturiko hezkuntza berriztapenari eta abarri dagokienez.

8. Hezkuntza erkidegoaren parte-hartzea.

Proiektuak proiektu elebiduna garatzeko hezkuntza erkidegoaren parte-hartzea adierazi beharko du. Eskola kontseiluari eta irakasleen klaustroari eginiko galderen emaitzen bidez baloratuko da, 5. eta 6. eranskinen arabera.

9. Geroko ekintzen aurreikuspena.

Proiektuaren arduradunak txosten bat biltzen ahalko du, non geroko ekintzak bilduko baitira. Ekintza horiek proiektua zabaldu eta hobetzea izanen dute xede. Txosten horrek, nahitaez, egin asmo diren jarduketen egutegia eta haiek burutzeko konpromisoa bildu beharko ditu.

4. ERANSKINA

Irakasleei buruzko datuen fitxa

Ikastetxearen datuak

Izena ................................... Kodea

Herria ................................... Probintzia

Irakaslearen datuak:

Izen-deiturak

Diploma/Lizentzia

Beste titulu batzuk:

L.E.Z. .................................... Kidegoa

Espezialitatea

Egoera administratiboa:

Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin

Funtzionarioa, praktiketan edo destinoaren zain

Funtzionarioa, zerbitzu komisioan

Bitarte baterako langilea

Beste batzuk (zehaztu)

Hizkuntza mailaren frogak

HEZKUNTZA TITULUA

GAITASUNAK (9. eranskinaren arabera)

(X batez atal bakoitzean bidezko dena adierazi)

ULERMENA

MINTZAMENA

IDAZMENA

ENTZUMENEZKO

ULERMENA

IRAKURMENA

AHOZKO

ADIERAZPIDEA

AHOZKO

ADIERAZPENA

ADIERAZPEN

IDATZIA

A

B

C

A

B

C

A

B

C

A

B

C

A

B

C

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

1

2

5. ERANSKINA

Ikastetxeko irakasleen klaustroak proiektua onartzeko aktaren eredua

............................... j/a.k, .............. herriko ................ ikastetxeko idazkaria den aldetik, Kodea.........

ADITZERA EMATEN DU:

1. Ikastetxeko klaustroak atal elebidunetarako hezkuntza programaren edukia eta ezaugarriak datzaguela.

2. Klaustroak, 2006ko .........aren ...(e)an eginiko bilkuran,

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskabideari eutsi diola.

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskabideari ez diola eutsi.

Bozketaren emaitza

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua.

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua

Programa eskatzeko aldeko bozen kopurua

Programa eskatzeko aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean izenpetzen du.

Ikastetxeko zuzendariaren oniritzia IDAZKARIA

Izenpea: Izenpea:

..............(e)n, 200...(e)ko ............aren .......(e)an.

6. ERANSKINA

Ikastetxeko eskola kontseiluak proiektua onartzeko aktaren eredua

................................ j/a.k, ............... herriko ................ ikastetxeko eskola kontseiluko idazkaria den aldetik, Kodea.........

ADITZERA EMATEN DU:

1. Ikastetxeko eskola kontseiluak atal elebidunetarako hezkuntza programaren edukia eta ezaugarriak datzaguela.

2. Eskola kontseiluak, 2006ko .........aren ...(e)an eginiko bilkuran,

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskabideari eutsi diola.

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskabideari ez diola eutsi.

Bozketaren emaitza

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua.

Bozketan parte hartu duten eskola kontseiluko kideen kopurua

Proiektua eskatzeko aldeko bozen kopurua

Proiektua eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean izenpetzen du.

Eskola Kontseiluko buruaren oniritzia IDAZKARIA

Izenpea: Izenpea:

...............(e)n, 200...(e)ko ................aren .......(e)an.

7. ERANSKINA

Eskabideak baloratzeko irizpideak

Ikastetxearen datuak

Izena .............................. Kodea

Herria

Irizpideak. Gehienez Puntuak

1._Ikastetxearen parte-hartzea. 10

2._Irakasle espezialisten

parte-hartzea. 10

3._Hizkuntzez kanpoko irakasleen

parte hartzea eta frantsesezko gaitasun

maila 20

4._Proiektua 30

5._Proiektuaren bideragarritasuna. 20

6._Beste proiektu batzuetan parte hartzea. 10

GUZTIRA 100

8. ERANSKINA

Irakasleen hizkuntza maila frogatzeko eskaturiko tituluak

Ondoren aipatzen diren tituluek frogatzen dute frantsesezko maila:

Maisu-maistrak

Maisu/maistra, espezialitatea: frantsesa atzerriko hizkuntza gisa.

Lizentziako hiru maila gutxienez gaindituak izatea

_Frantses filologian.

_Frantsesezko itzulpengintza eta interpretazioan.

Hizkuntza eskola ofizialetako frantsesezko oinarrizko agiria.

Diplôme d'Etudes en Langue Française (D.E.L.F.).

Hizkuntza eskola ofizialetako frantsesezko gaitasun agiria.

Diplôme Approfondi de Langue Française (D.A.L.F.).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Frantses Filologiako lizentzia.

Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentzia.

Hizkuntza eskola ofizialetako frantsesezko gaitasun agiria.

Diplôme Approfondi de Langue Française (D.A.L.F.).

9. ERANSKINA

Hizkuntzetarako Europako Esparru Erkideko erreferentzia mailak (autoebaluazioa)

ULERMENA

ENTZUNEZKO ULERMENA

Oso hitz eta esaera oinarrizkoak, normalean erabiltzen direnak, ezagutzen ditut, nire buruaz, nire familiaz eta nire giroaz, mantso eta argi hitz eginez gero.

Interes pertsonaleko gaiei buruzko esaldi eta hizkera ohikoenak ulertzen ditut (norberaren eta familiaren gaineko informazioa, oso oinarrizkoa, erosketez, bizitokiaz, lanaz).

Ohar eta mezu labur, argi eta errazen ideia nagusia ulertzeko gai naiz.

Argi eta normaltasunez hitz eginez gero, ideia nagusiak ulertzen ditut, lantokiko, eskolako, aisialdiko eta abarreko eguneroko gaiez. Gaurko gaiez eta interes pertsonal edo profesionaleko aferez ari diren irrati edo telebistako saio askoren ideia nagusia ulertzen dut, mantso eta argi ahoskatzen dutenean.

Diskurtso eta mintzaldi luzeak ulertzen ditut eta argudio zailei jarraitzeko gai naiz, gaia nahiko ezaguna baldin bada. Gaur egungo gaiez telebistako berri gehienak ulertzen ditut.

Film gehienak ulertzen ditut, hizkera estandarrean hitz egiten badute.

Diskurtso luzeak ulertzen ditut, argitasunez egituraturik ez egon arren, eta harremanak bakarrik inplizituak direnean, esplizituki adierazirik egon gabe. Telebistako saioak eta filmak ahalegin handirik gabe ulertzen ditut.

Edozein hizkera ulertzeko ez dut inolako zailtasunik, bai zuzeneko solasaldietan, bai diskurtso emitituetan, jatorrizko hiztunen lastertasunaz izanik ere, azentura egokitzeko betarik badut.

IRAKURMENA

Hitz eta izen ezagunak eta esaldi oso errazak ulertzen ditut, errotulu, afixa eta katalogoetakoak, adibidez.

Oso testu labur eta errazak irakurtzeko gai naiz. Badakit eguneroko izkribu errazetan, hala nola, iragarki, prospektu, menu eta ordutegietan, berariazko argibideak atzematen, aldez aurretik asmatzen ahal direnak, eta gutun pertsonal labur eta errazak ulertzen ditut.

Eguneroko edo lanari loturiko hizkeran idatziriko testuak ulertzen ditut. Gutun pertsonaletan adieraziriko gertaera, sentimendu eta nahien azalpena ulertzen dut.

Gaur egungo aferez artikuluak eta txostenak irakurtzeko gai naiz, non egileek postura edo ikuspuntu zehatzak adierazten baitituzte. Gaur egungo prosa literarioa ulertzen dut.

Testu luze eta zailak ulertzen ditut, literarioak edo gertaeretan oinarrituak, eta estilo diferentziak atzematen ditut.

Artikulu espezializatuak eta jarraibide tekniko luzeak ulertzen ditut, nire espezialitateari loturik ez badaude ere.

Ia hizkera idatziaren modu guztiak erraztasunez ulertzeko gai naiz, egitura edo hizkeraren aldetik zailak diren testu abstraktuak barne, hala nola, eskuliburak, artikulu espezializatuak eta lan literarioak.

MINTZAMENA

AHOZKO ADIERAZPIDEA

Elkarrizketetan modu errazean hartzen ahal dut parte, baldin eta beste pertsona prest badago gauzak berriro esateko edo beste hitz batzuekin esateko, mantsoago, eta esan nahi dudana adierazten laguntzen badit. Berehalako beharrei eta ohiko gaiei buruzko galdera errazak egin eta erantzuten ditut.

Lan erraz eta arruntetan komunikatzeko gai naiz, eguneroko jarduera eta gaiez erraztasunez eta zuzenean argibideak trukatuz. Harreman oso laburrak izateko gai naiz, normalean elkarrizketa bat izateko adina ulertzen ez badut ere.

Mintzaira hori hitz egiten den herrira noanean gertatzen zaizkidan ia egoera guztietan moldatzen dakit. Berezkotasunez interes pertsonaleko eguneroko gaiei edo eguneroko bizitzarako egokiak diren gaiei buruz (hala nola, famila, zaletasunak, lana, bidaiak eta ohiko gertaerak) elkarrizketa batean parte hartzen ahal dut.

Erraztasun eta berezkotasun handi samarraz elkarrizketa batean parte hartzen ahal dut eta beraz jatorrizko hiztunekin komunikazio normala izaten ahal dut. Eguneroko egoeretan garaturiko eztabaidetan parte hartzen ahal dut eta nire iritziak azaldu eta defendatu.

Erraztasunez eta berezkotasunez mintzatzen naiz, esaera egokiak modu nabarmenean bilatzen ibili gabe. Hizkera malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen dut gizartean eta lanean.

Ideiak eta iritziak zehaztasunez adierazten ditut eta nire solasaldiak beste hizlarienekin trebetasunez lotzen ditut.

Ahaleginik gabe edozein solasaldi edo eztabaidatan parte hartzen dut eta eguneroko hizkerako esaera eta adierazpenak ongi ezagutzen ditut. Erraztasunez mintzatzen naiz eta ñabardurak zehaztasunez adierazten ditut. Arazorik izanez gero, zailtasuna hain diskrezio handiaz saihesten dut ezen besteak ia ez baitira konturatzen.

MINTZAMENA

Bizi naizen tokia eta ezagutzen ditudan pertsonak deskribatzeko esaera eta esaldi errazak erabiltzen ditut.

Nire familia eta beste pertsona batzuk, nire bizimodua, nire hezkuntzaren jatorria, gaur egun dudan lana edo izan nuen azkena erraztasunez deskribatzeko esaera eta esaldiak erabiltzen ditut.

Esaldiak erraztasunez lotzen badakit, esperientziak, gertaerak, ametsak, esperantzak eta nahiak azaltzeko.

Badakit nire iritziak eta nire proiektuak laburki azaltzen eta justifikatzen. Istorio edo narrazio bat eta liburu edo film baten muina kontatzen badakit eta nire erreakzioak azaltzen ahal ditut.

Nire espezialitateari loturiko gaietan deskripzio argi eta zehatzak egiten ahal ditut.

Gai bati buruz ikuspegia azaltzen dakit, aukera batzuen abantailak eta eragozpenak adieraziz.

Gai zailei buruz deskripzio argi eta zehatzak egiten ahal ditut, ideiak garatuz eta ondorio egokiekin bukatuz.

Deskripzioak edo argudioak argitasunez eta erraztasunez egiten ahal ditut, testuingurura egokituriko estilo batekin eta egitura logiko eta eraginkor batekin, entzuleak ideia garrantzitsuez konturarazteko eta oroitarazteko.

IDAZMENA

ADIERAZPEN IDATZIA

Posta txartel labur eta errazak idazteko gai naiz, adibidez zorionak adierazteko.

Datu pertsonalen inprimakiak betetzen badakit, adibidez, nire izena, nire nazionalitatea eta helbidea hotel bateko erregistroko inprimakian.

Nire berehalako beharrez ohar eta mezu labur eta errazak idazteko gai naiz.

Gutun pertsonal errazak idazten ahal ditut, adibidez norbaiti eskerrak emateko.

Testu errazak eta ongi lotuak idazten ahal ditut ezagutzen ditudan gaiez edo interes pertsonalekoez.

Esperientziak eta iritziak azaltzen dituzten gutun pertsonalak idazten ahal ditut.

Testu argi eta zehatzak idazteko gai naiz nire interesei loturiko gaiez.

Argibideak adierazteko edo ikuspuntu bat sostengatu edo ukatzeko zergatikoak proposatzeko idazlan edo txostenak idazten ahal ditut. Gertaera eta esperientzia batzuei ematen diedan garrantzia nabarmentzen duten gutunak idazten ahal ditut.

Testu argi eta ongi egituratuen bidez adierazteko gai naiz, ikuspegiak modu zabal samarrean azalduz.

Gutun, idazlan edo txostenetan gai zailei buruz idazten ahal dut, garrantzitsutzat jotzen dudana nabarmenduz. Nire izkribuen xede diren irakurleendako estilo egokia hautatzen dut.

Testu argi eta arinak estilo egokian idazten ahal ditut. Argudioak dauzkaten gutun, txosten edo artikulu zailak egitura logiko eta eraginkorraren bidez idazten ahal ditut, entzuleak ideia garrantzitsuez konturarazteko eta oroitarazteko.

Obra profesional edo literarioen laburpen edo iruzkinak idazten ditut.

Iragarkiaren kodea: F0605161