48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

118/2006 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Murchanteko 1. poligonoko 231., 232. eta 233. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuak ingurumenean izanen dituen Eraginen Azterlana, Ingeniería Medioambiental Helios, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Murchanteko 1. poligonoko 231., 232. eta 233. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuak ingurumenean izanen dituen Eraginen Azterlanaren espedientea, Ingeniería Medioambiental Helios, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Murchanteko Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Murchanteko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0605986