48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

116/2006 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Erriberriko 17. poligonoko 1.281. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Energías Fotovoltaicas de Navarra, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erriberriko 17. poligonoko 1.281. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuak ingurumenean izanen dituen Eraginen Azterlanaren espedientea, Energías Fotovoltaicas de Navarra, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Erriberriko Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Erriberriko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0605988